XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta au dana aparrik gabe, apal-apal, bero-bero, muxu bat bezelaxe emana.

Txejob'ek oi zuen eran.

Ez uste gaurko sobiets-erriak gai oek baztertu dituenik.

Gizatiar den oro maiteki, atsegiñez jasotzen du.

Ta gero ta apalago jaso ere.

Nazkatu baita talo ta esneaz..., stalindarren gezur polittaz.

Orain Olga Bergholz, Biktor Nekrassob, B. Solukhin, Bera Panoba, A. Kuznetsob, G. Baklanob eta onelamoduzkoak ditu maiteen erriak, oiek bai dute egia merke saltzen, lirismu xoragarria ixurtzen, barnea, biotza biguin, xamur asko ukitzen....

Gizona beti gizon, esan oi da.

Bai, biotza beti biotz, baita errusitarrena ere.

Oraingo idazleak parre egiten dute lasai zenbait zensore zorrotz eta ipurterreen lepotik, beti arpegia gogor, irripar-loretxo bat bederen ezpaiñetan loratzeko gauza ez diran gizon oien lepotik, alegia.

Bapo egiña!.

Ez aszeta ez gizandi.

Stalindarren literaturak ozki egiten dio gaurko sobiets gaztediari.

Oni batez ere.

Literatura makurra baita, optimismu zuriz, gezurrez jantzia.

Irakurleari Parabisu berri batean bizi dala sinets-arazi nai dio.

Zozoa!.

Ez ote daki erriak, goiko aulkien aldamenean etzanda zenbat patrikai azkureka ari diran Gobernuaren morroi oiek baiño askoz obetoago, nun bizi dan bera?.

Ez ote daki errusitar erri xeak parabisu ori ametsetako ta zenbait idazleen irabaz-biderako bapo dagoela, ez, ordea, bere mixeri gorria leuntzeko?.

Orixe bai dakiala.

Erria ez da zenbaitek uste duten bezain tontoa.

Bai zera!.

Orregatik esan zuen ez dakit nork: Vox populi, vox Dei, erri-abotsa, Jainko-abotsa.

Ao-berokeri bat dala? Ez diot ezetzik.

Baiña, egi-erdi bada ere, ez da asko?.

Ametsetan ari ez naizela probatzeko ta orain arte esan dudanen ezaugarritzat, Mosku'ko Literatura-Gazetara zuzendutako eskutitz bat emango dut orain.

Bertan ageri danez eta geok dakigunez, auxe aurreratu dezakegu argi ta garbi: errusitar irakurleak, erriak, idazleari goiko jauntxoak eskatzen dioten kontrakoa eskatzen diola.

Au da, gizonaren egia, erriaren irudi garbia, gandu-gabea.

Ta stalindarrek ez damaiotela.

Geiago? Komunismua, kapitalismua bezelaxe, batzuk gizentzeko ta besteak flakatzeko asmakizun jatorra dala....

Ta orain eskutitzaren zati bat: Langilleen adorea ta kemena, noski....

Ikusi egin bear omen da langillen bizi-modu zintzoa, aberzaletasuna....

Au duzu liburuek bein da berriz astintzen duten zori-oneko leloa.

Egia balitz, gaitzerdi.

Sarritan naastu naiz Sartalde-Siberia'ko jentillajearekin,(...).